
13. zk., 2020ko urtarrilaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (233 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
259
EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 7koa, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariarena, zeinaren bidez laguntzak ematen baitira 2019-2020 ikasturtean zehar atzerriko hizkuntza indartzeko, heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei.
Aurrekariak
2019ko urriaren 8ko Aginduan (urriaren 11ko EHAA, 194. zk.), heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei laguntzak emateko prozedura eta irizpideak arautu eta ezartzen dira, 2019-2020 ikasturtean atzerriko hizkuntza indartzeko.
Behar diren espedienteak aztertuta, 11 eskabide jaso dira. Bertan, 15 talde proposatzen dira, 1.251 eskola-ordu emateko.
2.1 artikuluak ezartzen du 100.000 eurokoa dela aurrekontu-hornidura.
2.2 artikuluak ezartzen du, gehienez, 40 euroko laguntza emango dela baimendutako talde bakoitzean emandako ordu bakoitzarengatik. Halaber, 16.2 artikuluaren arabera, guztira eman beharreko zenbatekoak gainditzen badu 2.1 artikuluan ezarritako aurrekontu-hornidura, erakunde onuradun bakoitzari emango zaion zenbatekoa proportzioan egokituko da baimendutako taldeen arabera, harik eta laguntza guztiak moldatu arte aurrekontu-hornidurara.
Baimendutako talde guztien eskola-orduen kopurua bider 40 euro egiten badugu, aterako zaigun zenbakia eragiketaren emaitza deialdiaren aurrekontu-hornidura baino txikiagoa izango da. Hori dela eta, dirulaguntzaren kopuruaren gehieneko kopurua esleitu behar da, hau da, 40 euro ordu bakoitzarengatik.
Horregatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Eranskinean aipatzen diren ikastetxeei dirulaguntzak ematea. Ondoan dirulaguntzen zenbatekoak adierazita daude.
2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 7a.
Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria,
RIKARDO LAMADRID INTXAURRAGA.
RSS