
13. zk., 2020ko urtarrilaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
257
AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 15ekoa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zerbitzu zuzendariaren gaixotasunagatik ordezkapena arautzen duena.
Ogasun eta Ekonomia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen ekainaren 13ko 168/2017 Dekretuaren Lehenengo Xedapen Gehigarriak, «Ordezkapenen araubidea» izenekoak, honako hau ezartzen du: «Ogasun eta Ekonomia Saileko organoetako titularren lanpostuak bete gabe badaude, titularra ez badago edo gaixorik badago, eta egoera hori gertatu baino lehen eskuordetu ez baziren, honako hauek beteko dituzte horien egitekoak egoera horrek irauten duen bitartean: goragoko hurbileneko agintariek eta, era berean, lanpostu hori bete gabe dagoenean, edo titularra ez badago edo gaixorik badago, goragoko hurrengo agintariek, eta horrela gainerakoek, berariazko erabakiren batek edo lege-xedapenen batek aurkakoa agindu ezean».
Dekretu beraren 2.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Zerbitzu Zuzendaritza sailburuaren mende dago zuzenean eta hierarkikoki.
Aurrekoa gorabehera, administrazio-eraginkortasuneko arrazoiak direla eta, eta espedienteak geldiaraztea saihesteko, komenigarritzat jotzen da Aurrekontuen zuzendariari ematea Zerbitzu zuzendariari emandako eskumenak egikaritzeko ahalmena, zuzendari hori gaixorik dagoen bitartean, betiere indarrean dagoen legerian ezarritako mugen barruan.
Horregatik guztiagatik, aipatutako 168/2017 Dekretuan eta Jaurlaritzaren Legeari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Aurrekontuen zuzendariari eskuordetzea Zerbitzu zuzendariaren eskumenen egikaritza, azken horren gaixotasunagatiko ordezkapena dela eta, 2020ko urtarrilaren 16tik lanpostura itzultzen den egunera arte, indarrean dagoen legerian ezarritako mugen barruan.
Bigarrena.– Aurrekontu zuzendariak eskuordetutako eskumenak erabiliz ematen dituen ebazpen eta administrazio-egintza guztiek berariaz adieraziko dute inguruabar hori, eta organo eskuordetza-emaileak emandakotzat joko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 15a.
Ogasun eta Ekonomiako sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.
RSS