
13. zk., 2020ko urtarrilaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
252
AGINDUA, 2019ko abenduaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 14ko Agindua aldatzen duena. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien kidegora sartzeko lehiaketa-oposizioarako deia argitaratzen da.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko direla, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 14ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegora sartzeko lehiaketa-oposiziorako deia argitaratu zen. Agindua 2019ko azaroaren 26an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 225 zk. Agindu horretan hutsa gertatu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:
2019/5474 (40/39) orrialdean, Euskarazko III. eranskinean, II. zatian «Hezkuntza-Ikuskaritzaren jarduerarako teknika egokiei buruzko kasu praktiko bat idatziz aztertzea»ri dagokionez, atal hau ezabatu behar da:
«– Eztabaida: galderak, azalpenak.
– Azalpena: epaimahaiak egindako galderaren/galderen erantzunak zehatzak eta zuzenak izatea. Parafrasiak saihestea.
– Argudiaketa: idatzizko garapenean azaldutakoa osatzen edo gehitzen duten argudioak eskaintzen dira.
– Adierazpen egokia: erregistro egokia erabiltzea komunikazio-egoeraren arabera.
– Sintesirako gaitasuna: parafrasiak saihestea.»
2019/5474 (40/40) orrialdean, Euskarazko III. eranskinean, III. zatian «Ahoz Gai-zerrendako B zatiko gai bat garatzea»ri dagokionez, honako atal hau sartu behar da, orrialdearen amaieran, Oharraren aurrean:
«– Eztabaida: galderak, azalpenak.
– Azalpena: epaimahaiak egindako galderaren/galderen erantzunak zehatzak eta zuzenak izatea. Parafrasiak saihestea.
– Argudiaketa: idatzizko garapenean azaldutakoa osatzen edo gehitzen duten argudioak eskaintzen dira.
– Adierazpen egokia: erregistro egokia erabiltzea komunikazio-egoeraren arabera.
– Sintesirako gaitasuna: parafrasiak saihestea.»
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 27a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
RSS