Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2020ko urtarrilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
221

AGINDUA, 2019ko abenduaren 26koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Bizkaiko lurralde-ordezkariaren lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2019ko azaroaren 26ko Aginduak, sail honetako lanpostu huts bat borondatezko izendapen bidez betetzeko dei publikoa egiten duenak, bere 3. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jesús Zubia Arratibel Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkari izendatzea (510166. kodea, 2. dotazioa).

Bigarrena.– Izendapen horrek 2019ko abenduaren 26tik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 26a.

Osasuneko sailburua,

MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.


Azterketa dokumentala