Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2020ko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
219

IRAGARKIA, lizitatzekoa, zeinaren bidez lehiaketa publikorako deialdia egiten baita Euskotreneko Ticketing Informazio Sistema Integratuaren Mantentzea (SIIT) kontratatzeko.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SAU Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Espediente-zenbakia: P10028593.

b) Helburuaren deskribapena: Euskotreneko Ticketing Informazio Sistema Integratuaren Mantentzea (SIIT).

c) Burutzapen/emate tokia: Euskadi.

d) Burutzapen-epea: bi urte, urte bateko luzapen bat egiteko aukerarekin.

e) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetza: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Lizitazioaren gehiengo aurrekontua 347.800,00 euro da, bi urterako, BEZik gabe, honela zatituta:

Mantentze zuzentzailea, Administrazioa eta sistemaren operazioa, eta Kudeaketa eta Koordinazio lanak kontratu betean sartuta. Gehieneko lizitazioa: 56.400,00 euro urtean, BEZik gabe. Gehieneko aurrekontuaren % 20tik gorako beherapena dakarten eskaintzak ohi baino baxuagoak izan daitezke eta ez dira onartuko. Eskainitako euro/hilabeteko aleko prezioa esleituko da.

Mantentze ebolutiboa eta Asistentzia erabiltzaileei. Gehieneko lizitazioa: 117.500,00 euro/urtean, BEZik gabe. Gehieneko prezioa euroa/ordua: 47,00 euro/ordua, BEZik gabe. Gehieneko zenbatekoarekiko % 10etik gorako beherapena dakarten eskaintzak ohi baino baxuagoak izan daitezke eta ez dira onartuko. Eskainitako euro/orduko aleko prezioa esleituko da.

Kontratuaren balio zenbatetsia, argitaratzeko, ustezko luzapena barne, 521.700,00 eurokoa da (BEZa kanpo).

Kontratuaren indarraldian ez dira prezioak berrikusiko, ezta kontratua luzatzeko aukerarik ere.

5.– Bermeak: agirien arabera.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortu: Euskadin Kontratazio Publikoaren Kontratatzailearen Profila.

7.– Kontratistaren berariazko baldintzak: agirien arabera.

8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskaeren aurkezpena:

a) Aurkezteko azken eguna: 2020ko otsailaren 3a, eguerdiko 12:00etan.

b) Aurkezteko tokia: baliabide elektronikoak erabiliz lizitazio elektroniko sistema deritzon aplikazioaren bidez. Aplikazio hori Euskadiko kontratazio publikoaren kontratatzaile profilean kokatuta dago (lizitazio elektronikoa).

c) Enpresa lizitatzailea eskaintza mantentzera behartuta dagoen epea: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: baldintza pleguetan emandakoak.

10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu, bakoitzak dagokion zatia.

Bilbao, 2019ko abenduaren 19a.

Euskotreneko zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala