Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2020ko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
209

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 17koa, EEE–Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, mugikortasun eraginkor eta jasangarria sustatzeko pizgarrien 2019ko programari (Moves programa) dagozkion aurrekontu-kredituen bigarren berresleipena onartzen duena.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– EEEko zuzendari nagusiaren 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bitartez (apirilaren 1eko EHAA, 63. zk.), mugikortasun eraginkor eta jasangarria sustatzeko pizgarrien 2019ko programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratu ziren (Moves programa).

Bigarrena.– Programa horren deialdiaren 3. oinarrian ezartzen denez, mugikortasun eraginkor eta jasangarria sustatzeko pizgarrien 2019ko programara (Moves programa) bideratutako diru-saila bi milioi ehun eta hogei mila eta laurogeita bederatzi euro eta laurogeita hamazazpi zentimokoa da (2.120.089,97), honako banaketa eta baldintza hauen arabera:

– 1. jarduera. Energia alternatiboko ibilgailuak eskuratzea: 1.060.044,99 euro (% 50), gehienez 106.004,50 euro (zuzkidura guztiaren % 5) PGL/autogasez edo gas naturalez mugiarazitako ibilgailu astunak eskuratzeko esleitu beharko dira.

– 2. jarduera. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzea: 954.040,49 euro (% 45), gutxienez 477.020,24 euro (zuzkidura guztiaren % 22,5) karga laster eta ultralasterreko puntuak ezartzeko esleitu beharko dira.

– 3. jarduera. Bizikleta elektrikoak mailegatzeko sistemak ezartzea: 106.004,50 euro (% 5).

Aurrekoaz gain, programa horren deialdiaren 3. oinarrian ezartzen denez, erreserba-zerrendan dauden eskabideei lotutako ebazpen berriak eman daitezke 2019ko abenduaren 31 arte soil-soilik; eta data horretatik aurrera ez da emango ebazpen berririk, geroxeago aurrekontu-kredituak liberatu arren.

Hirugarrena.– EEEko zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 13ko Ebazpenaren bitartez (abenduaren 16ko EHAA, 238. zk.), mugikortasun eraginkor eta jasangarria sustatzeko pizgarrien 2019ko programarako deialdiaren aurrekontu-kredituak berresleitu ziren (Moves programa).

Laugarrena.– Mugikortasun eraginkor eta jasangarria sustatzeko pizgarrien 2019ko programa (MOVES programa) indarrean dagoenez geroztik, 2. jardueran, hau da, ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzeko atalean, aurkeztutako eskabide kopurua dela-eta, erreserba- zerrenda bat egokitu behar izan da, aipatutako pizgarri-programaren 3. eta 8. oinarrietan ezartzen diren terminoen eta baldintzen arabera.

Horregatik guztiagatik, ebazpen honen egunean egoera hau kontuan izanik:

– Guztira, 631.150,00 euro ebatzita, 1. jardueran hau da, energia alternatiboko ibilgailuak eskuratzeko atalean, aurreikusitako aurrekontuari dagokionez, komenigarria da 70.000,00 euro liberatzea beste ebazpen batzuk emate aldera, 2. jardueran, hau da, ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzeko atalean erreserba-zerrendan dauden eskaerei aurre egin ahal izateko.

– Guztira, 0,00 euro ebatzita, 3. jardueran, hau da, bizikleta elektrikoak mailegatzeko sistemak ezartzeko atalean, aurreikusitako aurrekontuari dagokionez, 1. jardueran, hau da, energia alternatiboko ibilgailuak eskuratzeko atalean komenigarria da 30.000,00 euro liberatzea beste ebazpen batzuk emate aldera, 2. jardueran, hau da, ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzeko atalean, erreserba-zerrendan dauden eskaerei aurre egin ahal izateko.

Adierazitakoagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Mugikortasun eraginkor eta jasangarria sustatzeko pizgarrien 2019ko programara (Moves programa) aurrekontu-kredituen bigarren berresleipena onartzea, EEEko zuzendari nagusiaren 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bitartez deitua (apirilaren 1eko EHAA, 63. zk.), 100.000,00 euroko kantitatean handituta, 2. jardueran, hau da, ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzeko atalean honako hauetatik diru funtsa hauek liberatuz: 1. jardueratik, Energia alternatiboko ibilgailuak eskuratzeko ataletik, 70.000,00 euro, eta 3. jardueratik, bizikleta elektrikoak mailegatzeko sistemak ezartzeko ataletik, 30.000,00 euro.

Bigarrena.– Jarduera horien artean egindako aurrekontu kredituen bigarren berresleipen honen ondoren, 2019ko Mugikortasun eraginkor eta jasangarria sustatzeko pizgarri-programak (Moves Programa) honako azken aurrekontu banaketa hau izango du:

– 1. jarduera: energia alternatiboko ibilgailuak eskuratzea: 640.045,00 euro (zuzkidura guztiaren % 30,19), gehienez 106.004,50 euro (zuzkidura guztiaren % 5) PGL/autogasez edo gas naturalez mugiarazitako ibilgailu astunak eskuratzeko esleitu beharko dira.

– 2. jarduera: ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzea: 1.479.040,00 euro (zuzkidura guztiaren % 69,98), gutxienez 739.520,00 euros (zuzkidura guztiaren % 34,88) karga laster eta ultralasterreko puntuak ezartzeko esleitu beharko dira.

– 3. jarduera: bizikleta elektrikoak mailegatzeko sistemak ezartzea: 1.005,00 euro (zuzkidura guztiaren % 0,05).

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko eskatzea.

Laugarrena.– Bide administratiboari amaiera ematen dion ebazpen honen kontra, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke EEEko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Bilbon dagokion administrazioarekiko auzi epaitegian bi hileko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2019ko abenduaren 17a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala