Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2020ko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
193

IRAGARKIA, Garraioak Ikuskatzeko zerbitzuburuaren lanpostua berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialaren 1 zenbakian, 2020ko urtarrilaren 3an, deialdia argitaratu zen Garraioak Ikuskatzeko zerbitzuburuaren lanpostua berariazko lehiaketa bidez betetzeko.

Interesa dutenek bigarren diputatu nagusiordeari eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendu behar dizkiote eskaerak, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan xedatzen dituen bideetako edozeinetatik aurkeztuko dituzte. Horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 3a.

Giza Baliabideen zerbitzuburua,

LOURDES MARTÍNEZ DE LAGOS MANZANA.


Azterketa dokumentala