
9. zk., 2020ko urtarrilaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (325 KB - 7 orri.)
- EPUB (372 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
154
EBAZPENA, 2019ko abenduaren 23koa, Osasuneko sailburuordearena, honako erakunde hauentzako laguntzak ebaztekoa: osasunaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko elkarteak, osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoak, eta osasun-alorreko profesionalen elkarteak. Laguntzen xedea izango da erakunde horien funtzionamendua eta langileen etengabeko prestakuntzarako jarduerak antolatzea 2019an.
Osasuneko sailburuaren 2019ko urriaren 1eko Aginduaren bidez (2019ko urriaren 28ko EHAA), laguntza-deialdi bat egin zen, honako hauei zuzendua: osasun arloan diharduten irabazi-asmorik gabeko elkarteak, osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoak eta osasun-arloko profesionalen elkarteak. Laguntzen xedea zen erakunde horien funtzionamendua eta langileen etengabeko prestakuntzarako jarduerak antolatzea, 79.409 euroko zenbatekoarekin.
Agindu horren 10. artikuluan ezartzen denez, deialdiko modalitate guztiak Osasuneko sailburuordeak ebatziko ditu, Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta (agindu horren 9.2 artikuluan zehaztu zen batzorde horren osaera).
Aurkeztu diren eskabideak ebaluatu ondoren eta Balorazio Batzordeak proposamena eginda, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Laguntzak ematea I. eranskinean aipatzen diren erakundeei, adierazitako modalitateetarako eta zehaztutako zenbatekoekin.
Bigarrena.– Laguntzak ukatzea II. eranskinean aipatzen diren erakundeei, eranskinean bertan azaltzen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– III. eranskinean aipatzen diren eskaerak artxibatzea, erakunde eskatzaileek atzera egin dutelako, eskabideak bikoiztuta daudelako edota gaizki aurkeztu direlako.
Laugarrena,- Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hasita, betiere urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera; horretaz gain, ongi iritzitako beste edozein legezko egintza ere balia dezakete.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 23a.
Osasuneko sailburuordea,
IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.
RSS