Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2020ko urtarrilaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
HEZKUNTZA SAILA
97

AGINDUA, 2019ko azaroaren 25ekoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, eta Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio «Somorrostro» titulartasun pribatuko ikastetxeari, Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua izateko.

Hezkuntza, Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren 1975eko irailaren 9ko Aginduaren bidez, Somorrostro itunpeko ikastetxeari baimena ematen zaio ikastetxea ireki eta martxan jartzeko (1975eko urriaren 20ko BOE).

Koalifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Lanbide Heziketako 3 sistemak bateratzeko oinarria jarri zuen: Oinarrizko Lanbide Heziketa, Hezkuntza-sistemak berezko duena, Lanerako Lanbide Heziketa eta Etengabeko Prestakuntza, azken bi hauek enplegurako Lanbide Heziketaren sisteman txertatuta.

Bateratzeko baliabide berri gisa, Legeak 11. artikuluan aurreikusten du Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak sortzea. Ikastetxe integratuak tituluak eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko heziketa-eskaintza guztiak eskaintzen dituzten ikastetxeak dira, administrazioek dituzten eskumenen eremuan sortu eta baimendu ditzaketenak, Legeak ezartzen dituen baldintza eta betekizunekin.

Abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuak, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen oinarrizko baldintzak arautzen dituenak, Koalifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak 11. artikuluan ezarritakoa garatzen du, eta 5. eta 6. artikuluan, hurrenez hurren, zehazten ditu ikastetxe integratuen xedeak eta funtzioak.

Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezartzen da ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintzak eman ditzaketen ikastetxeak beren-beregi aipatuz 2.a) apartatuan Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak.

Apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituenak, ezartzen ditu Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek bete behar dituzten baldintzak, eta 8. artikuluan xedatzen du hezkuntzaren eta enpleguaren alorrean eskumena duten Sailek, batera emango duten agindu baten bidez, eta ikastetxe pribatuaren titularraren eskariz, Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratuak baimen ditzaketela, dekretu honetan eta aplikagarri diren arauetan ezarritako baldintzen arabera.

Bigarren Hezkuntzako Somorrostro ikastetxe pribatuaren eskariz, Lanbide Heziketako ikastetxe integratua izateko baimen-espedienteari hasiera eman zaio. Espedientea izapidetuta, baieztatu eta egiaztatu ondoren, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2017ko martxoaren 14ko Aginduak ezartzen dituen baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxeko ikastetxe integratuak baimentzeko, honako hau

XEDATZEN DUGU:

1. artikulua.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua baimentzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8. artikuluari jarraikiz, Somorrostro bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatua Lanbide Heziketako ikastetxe integratu bihurtzen da, datu hauekin:

a) Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe integratua.

b) Izen espezifikoa: «Somorrostro».

c) Kode zenbakia: 48003631.

d) Titularra: Fundación Canónica Autónoma Escuelas Católicas Marcelo Gangoiti.

e) Helbidea: San Juan kalea 10.

f) Herria: San Juan de Muskiz.

g) Udala: Muskiz.

h) Lurralde historikoa: Bizkaia.

«Somorrostro» titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua, Hasierako Lanbide Heziketaren irakaskuntzei dagokienez, Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxe publiko integratu bati atxikituko zaio.

2. artikulua.– Heziketa-eskaintza eta ikasleak.

1.– Ikastetxeak bere prestakuntza-jardueretan sartuko dituen irakaskuntzak hauek izango dira: Hasierako Lanbide Heziketari dagozkionak, enplegua hobetzeko ekintzei dagozkienak, eta bizialdi osoko irakaskuntzari dagozkionak, lanean dabilen langileriarentzat direnak. Jarduera hauek lan-ingurunearen premiei erantzun behar diete, eta Sailen eta organo eskudunen baimena jasoa izan behar dute.

2.– Apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 2. artikuluaren 3. apartatuan adierazitakoaren arabera, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek, baimenduta dituzten lanbide-familia edo -arloei dagozkien prestakuntza-eskaintzaz gain, lanbide-informazio eta -orientazioko zerbitzuak ere eskainiko dituzte, eta, hala badagokio, berariazko araudian zehazten denaren arabera, baita beste ikaskuntza ez formal batzuen bidez edo lan-eskarmentuaren bidez –koalifikazioen eta Lanbide Heziketaren sistema nazionalaren esparruan– lortutako gaitasuna ebaluatzeko zerbitzuak eta kalitatezko prestakuntza, enplegagarritasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen duten beste zerbitzu batzuk ere.

3. artikulua.– Hezkuntza administrazioak baimendutako irakaskuntzak.

1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa:

a) «Administrazio-kudeaketa», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

b) «Administrazioa eta finantzak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2.– Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

a) «Marketina eta publizitatea», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

3.– Lanbide-arloa: Eraikuntza eta obra zibila.

a) «Obra zibileko proiektuak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Eraikuntza-proiektuak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

4.– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

a) «Elektrizitatea eta elektronika», oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Instalazio elektriko eta automatikoak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

c) «Telekomunikazio-instalazioak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

d) «Automatizazioa eta robotika industriala», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

e) «Sistema elektrotekniko eta automatizatuak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

f) «Telekomunikazio- eta Informatika-sistemak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

5.– Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.

a) «Elementu metalikoen fabrikazioa», oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Mekanizazioa», erdi-mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.

c) «Soldadura eta galdaragintza», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

d) «Eraikuntza metalikoak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

e) «Fabrikazio mekanikoko diseinua», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

f) «Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

6.– Lanbide-arloa: Irudi pertsonala.

a) «Ile-apainketa eta estetika», oinarrizko Lanbide Heziketako zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Ile-apainketa eta -kosmetika», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

7.– Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

a) «Mikroinformatika-sistemak eta sareak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Sareko informatika-sistemen administrazioa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

c) «Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

8.– Lanbide-arloa: Instalatze eta mantentze-lanak.

a) «Etxebizitzen mantentze-lanak», oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Mantentze-lan elektromekanikoak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

c) «Mekatronika industriala», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

d) «Arrisku profesionalen prebentzioa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

9.– Lanbide-arloa: Segurtasuna eta ingurumena.

a) «Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

10.– Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.

a) «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Animazio soziokulturala eta turistikoa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

11.– Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.

a) «Ibilgailuen automobilen elektromekanika», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

b) «Automozioa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

4. artikulua.– Lanbide-administrazioak baimendutako irakaskuntzak.

1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

a) «Administrazio-kudeaketako jarduerak», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Mikroenpresen sorkuntza eta kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

2.– Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

a) «Biltegiko jarduera lagungarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Salmenten merkataritza-kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Marketin- eta komunikazio-kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

3.– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

a) «Industria-automatizazioko sistemen proiektuak garatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Eraikinetan instalazio elektroteknikoak eta telekomunikazioetakoak muntatzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

4.– Lanbide-arloa: Energia eta ura.

a) «Eguzki-instalazio termikoak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun ziurtagiria.

b) «Gas-sareak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

5.– Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.

a) «Galdaragintza eta metal-egituren diseinua», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Fabrikazio mekanikoko produktuen diseinua», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Industria-hodigintzako diseinua», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Industria-hoditeriako instalazioen fabrikazioa eta muntaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

e) «Produkzioaren kudeaketa fabrikazio mekanikoan», profesionaltasun-ziurtagiria.

f) «Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

g) «Elektrodo estalizko eta Tig bidezko soldadura», profesionaltasun-ziurtagiria.

h) «Oxigas bidezko soldadura eta Mig/Maga bidezko soldadura», profesionaltasun-ziurtagiria.

6.– Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

a) «Web teknologiak erabilita aplikazioak garatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Objetuei eta erlaziozko datu-baseei zuzendutako lengoaien bidezko programazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Kudeaketa-aplikazioetako egiturazko lengoaien programazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

7.– Lanbide-arloa: Instalatzea eta mantentzea.

a) «Tresneria industrialaren mantentze eta muntatze mekanikoa», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Bero instalazioak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Etxeko iturgintzako eta berotzeko eta girotzeko eragiketak», profesionaltasun-ziurtagiria.

8.– Lanbide-arloa: Irudi pertsonala.

a) «Esku-oinen estetika-zainketak», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Ile-apainketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Estetikako zerbitzu osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Ile-apainketako zerbitzu osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

9.– Lanbide-arloa: Segurtasuna eta ingurumena.

a) «Ingurumen-kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Hiri- eta industria-hondakinak kudeatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

10.– Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.

a) «Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta ematea», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-arreta ematea», profesionaltasun-ziurtagiria

c) «Enplegurako Lanbide Heziketako irakaskuntza», profesionaltasun-ziurtagiria.

11.– Lanbide-arloa: Garraioen eta ibilgailuen mantentze-lanak.

a) «Ibilgailuaren gainazalak txukuntzea eta dekoratzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Ibilgailuen karrozeriaren egiturazkoak ez diren elementuak mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Ibilgailuaren karrozeriaren egiturak mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Motorraren eta horren sistema osagarrien mantentze-lanak», profesionaltasun-ziurtagiria.

e) «Ibilgailuen automobilen indarra transmititzeko sistemen eta errodaje-trenen mantentze-lanak», profesionaltasun-ziurtagiria.

f) «Ibilgailuen elektromekanikako mantentze-eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

g) «Ibilgailuen karrozeria mantentzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

h) «Ibilgailuen sistema elektrikoen eta elektronikoen mantentze-lanak», profesionaltasun-ziurtagiria.

i) «Ibilgailuen pintura», profesionaltasun-ziurtagiria.

5. artikulua.– Gobernu-partaidetza eta koordinazio-organoak.

1.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak, gutxienez, pertsona bakarreko gobernu-organo hauek izango ditu: zuzendaria, ikasketa-burua eta idazkaria.

2.– Era berean kide anitzeko partaidetza-organo hauek izango ditu: Gizarte Kontseilua eta irakasleen klaustroa.

6. artikulua.– Aldatzea edo baliogabetzea.

Baimena aldatzeko edo baliogabetzeko, apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8.5 artikuluan eta 2017ko martxoaren 14ko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Gizarte kontseilua eratzea.

Irakasleen klaustroa eratu ondoren, ikastetxearen zuzendaritzaren ekimenez, Gizarte Kontseilua osatu eta martxan jartzeko behar diren jarduera guztiak egin beharko dira ikastetxea integratua izan eta gehienez urtebeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ondorioak.

Agindu hau indarrean jarriko da 2020-2021 ikasturte hasieran.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari edo Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan, bi hilabeteko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 25a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala