Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2020ko urtarrilaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
74

AGINDUA, 2019ko abenduaren 10ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baitira Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko irailaren 16ko Aginduaren babesean aurkeztutako zenbait dirulaguntza-eskabide. Agindu horren bidez, 2019an jarduera fisikoaren arloko orientazio-zerbitzuak sortu eta garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezartzen dira. (Mugiment deialdia).

AURREKARIAK

1.– 2019ko urriaren 7ko EHAAn, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko irailaren 16ko Agindua argitaratu zen, zeinaren bidez ezartzen baita 2019an jarduera fisikoaren arloko orientazio-zerbitzuak sortu eta garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea. (Mugiment deialdia).

2.– 2019ko irailaren 16ko Aginduaren 10. artikuluarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak dirulaguntza-eskabideen gaineko aginduaren proposamena egin zuen 2019ko abenduaren 10eko bilkuran, eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari jakinarazi, aurkeztu ziren dirulaguntza-eskabideen gaineko erabakia har zezan.

Horrela bada, Balorazio Batzordeak egindako aginduaren proposamena ikusita eta Aginduaren 13. artikuluan emandako ahalmenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean jakinarazten diren entitateei dagozkien dirulaguntzak ematea.

Bigarrena.– II. eranskineko eskabideak ez onartzea, bertan agertzen den arrazoia dela eta.

Hirugarrena.– 2019ko irailaren 16ko Aginduan araututako dirulaguntzak jasotzen dituztenek Aginduaren 15. artikuluan jasotako eskakizunak bete beharko dituzte.

Laugarrena.– Dirulaguntzen ordainketa aldi bakar batean egingo da, dirulaguntza 2019ko irailaren 16ko Aginduaren 16. artikuluan eskatzen den bezala justifikatu ondoren.

Hori horrela izateko, emandako dirulaguntza onartu egin beharko da. Dirulaguntza ematen zaiela jakinarazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean entitate onuradunek ez badiote dirulaguntzari espresuki eta idatziz uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.

Bosgarrena.– Emandako dirulaguntza justifikatzeko, erakunde onuradunek 2020ko otsailaren 28a baino lehen, http://www.euskadi.eus/nirekarpeta atariaren bitartez, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko memoria zehatza, non adierazi behar baita zer jarduera egin diren eta zer emaitza eskuratu diren.

b) Jatorrizko fakturen bidez eta zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan froga-balio baliokidea duten edo administrazio-efikazia duten gainerako jatorrizko dokumentuen bidez egiaztatuko dira gastuak.

Faktura elektronikoen bidez ere egiaztatu ahal izango dira gastuak, baldin eta zerga arloan onartuak izateko eskakizunak betetzen badituzte.

Diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren adinako diru-kopurua egiaztatuko da.

c) Dirulaguntza emateko ebazpenean jarritako baldintzekin bat, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa berariaz jasotzen duen diruz lagundutako jardueraren dokumentazio guztiaren aleak (dokumentu grafikoak, fotografikoak edo ikus-entzunezkoak).

d) Jardueraren kostu-kontuen behin betiko balantzea, diru-sarrera eta gastu guztiak adierazita. Bereziki jaso beharko da helburu berarekin eskuratutako gainerako laguntzen zerrenda, baldin eta, eskabideak aurkezteko unean, jakiterik ez bazegoen haiek eraginkor izango zirela.

Seigarrena.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira –betiere dirulaguntzaren xedea bete bada– edo beste erakunde publiko zein pribatuetatik beste laguntzarik jaso bada, laguntza emateko agindua aldatu ahal izango da. Horretarako, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak likidazio-agindua emango du esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa doitzeko.

Zazpigarrena.– Honako hauek izango dira ez-betetzeak:

a) Jasotako dirulaguntzak (zenbateko osoa edo zati bat) 2019ko irailaren 16ko Aginduan onartutako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

b) 2019ko irailaren 16ko Aginduan ezarritako eskakizunak ez betetzea.

c) Dirulaguntzaren likidazio-aginduan adierazitako kopurua ez itzultzea horretarako ezarritako epean.

d) Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.

Ez-betetzeren bat gertatu dela egiaztatzen bada, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.

Zortzigarrena.– Interesdun guztiei Agindu honen berri emango zaie banan-banan, nahiz eta EHAAn ere argitaratuko den.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala adierazten baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 10a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
EZETSITAKO ESKAERAK

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeak edo horietara atxikitutako erakundeak ez izateagatik:

– 013-MUG-2019 Asociacion de Padres de Alumnos del Colegio San Antonio Santa Ri.

– 030-MUG-2019 Jose Matia Calvo Fundazioa.

2.– 2019an jarduera fisikoaren arloko orientazio-zerbitzuak sortu eta garatzea, eskabidearen helburua ez izateagatik:

– 007-MUG-2019 Alegria-Dulantziko Udala.

– 024-MUG-2019 Deportiva Municipal de Portugalete SA.

– 028-MUG-2019 Ispasterko Udala.

– 029-MUG-2019 Gotzon Zulueta Ortiz de Villalba (Getxoko Udala).

3.– Uko egitearen eskabidea aurkezteagatik. Lau hauetatik hiru espediente-errepikapenak ziren:

– 001-MUG-2019 Bediako Udala.

– 004-MUG-2019 Durango Kirolak.

– 012-MUG-2019 Gorlizko Udala.

– 018-MUG-2019 Ibai Saavedra Alonso.


Azterketa dokumentala