Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2020ko urtarrilaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
71

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 22koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2019-2020ko ikasturtean eskolatze osagarriko programak garatzeko dirulaguntzak emateko dena.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko irailaren 10eko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2019-2020ko ikasturtean eskolatze osagarriko programak baimentzeko eta diruz laguntzeko prozedueretarako (2LE. Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunaren trataera).

Eskabideen espedienteak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Eranskinean adierazitako erakundeei dirulaguntzak ematea, eranskinean bertan zehaztutako zenbatekoetan.

2. artikulua.– Dirulaguntza honela ordainduko da:

a) Lehen ordainketa batean, dirulaguntzaren % 20 ordainduko da, 26.a) artikuluan adierazitako epea igarota eta berariazko uko-egiterik ez badago.

b) Bigarren ordainketa batean, dirulaguntzaren % 80 ordainduko da, bitarteko txosten bat aurkeztu ondoren. Txosten horretan jasoko da proiektuaren ordura arteko garapena zein izan den, eta ikasle bakoitzaren bana-banako aurrerabidea ere bai. Txosten hori 2020ko apirilaren 1etik 30era bitartean aurkeztu beharko da.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 22a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala