Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2020ko urtarrilaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
69

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 29koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, mahastizaintzako eta ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta informazioa helarazteko programa eta ekintzetarako laguntzen balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena.

Abenduaren 9ko 227/2014 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatu eta aplikatzen dira. Bada, dekretu horren 10. artikuluko 2. lerrokadan, hau ezartzen da: «Aurkeztutako eskaerak balioesteko, balorazio-batzorde bat eratuko da, hauek osatuta: elikagaien industriaren arloko eskumena duen Zuzendaritzaren titularra edo haren ordezkoa, (batzordeko zuzendaria izango da), eta batzordekide izango diren beste bi pertsona. Azken bi horiek elikagaien industriaren arloko eskumena duen Sailburuordetzaren mendeko Zuzendaritzako teknikarien artean hautatuko dira, eta Sailburuordetzaren titularraren ebazpenez izendatuko. Izendapen-ebazpenean batzordeko idazkaria era izendatuko da, zeinak hitza izango baitu, baina botorik ez.»

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretua ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Honako hauek izendatzea balorazio-batzordeko kide. Batzorde horrek laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko ditu, eta dagokion ebazpen-proposamena egingo. Laguntza horien deialdia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez egin zen, zeinak 2020ko deialdia egin baitzuen mahastizaintzako eta ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta informazioa helarazteko programa eta ekintzetarako laguntzak emateko.

Batzordeburua:

– Peli Manterola Arteta jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria.

Batzordekideak:

– Mario Michel Rodriguez jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna.

– Miguel Angel Osua Perdigón andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako laguntza-arloko teknikaria, idazkari jardungo duena.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 29a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.


Azterketa dokumentala