Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2020ko urtarrilaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ASPARRENAKO UDALA
66

IRAGARKIA, 2019. urterako Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Asparrenako Udalak, 2019ko abenduaren 9ko tokiko gobernu-batzarrean, besteak beste honako erabaki hauek hartu ditu:

Lehenengoa.– 2019. urterako Enplegu Publikoaren Eskaintza hau onartzea:

Karrerako funtzionarioak:

Atezainak/Zerbitzuetako peoiak.

Lanpostua: dotazioa 1 (zerbitzuetako peoia).

Kategoria: mendekoa.

Taldea: talde profesionala.

Titulua: eskola-ziurtagiria.

Dedikazio mota: lansaio osoa.

Hornidura: lehiaketa-oposizioa.

Hizkuntza-eskakizuna: 2, derrigortasun-data iraungita.

Lanpostua: dotazioa 2 (kiroldegiko kantxa-zaina).

Kategoria: mendekoa.

Taldea: talde profesionala.

Titulua: eskola-ziurtagiria.

Dedikazio mota: lansaio osoa.

Hornidura: lehiaketa-oposizioa.

Hizkuntza-eskakizuna: 2, derrigortasun-datarekin.

Lanpostua: dotazioa 3 (kiroldegiko kantxa-zaina).

Kategoria: mendekoa.

Taldea: talde profesionala.

Titulua: eskola-ziurtagiria.

Dedikazio mota: lansaio osoa.

Hornidura: lehiaketa-oposizioa.

Hizkuntza-eskakizuna: 2, derrigortasun-datarekin.

Bigarrena.– Negoziazio-mahai orokorraren deialdia onartzea, 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren (urriaren 30ekoa, Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bategina onesten duena) 36 eta 37.1 artikuluetan ezarritakoa betez.

Hirugarrena.– 2019rako Enplegu Publikoaren Eskaintza argitaratzea Asparrenako Udalaren egoitza elektronikoan, ALHAOn eta EHAAn, jendeak horren berri izan dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da ondorio egokiak izan ditzan.

Araia, 2019ko abenduaren 17a.

Alkatea,

CONSUELO AUZMENDI JIMÉNEZ.


Azterketa dokumentala