Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2020ko urtarrilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
22

1521/2019 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, David Cantero Gonzalez jauna Kudeaketa Sanitarioko atalburu izendatzen da, zerbitzu erakunde honetan, lau urteko aldirako, luzatzeko aukerarekin.

EGITATEAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen maiatzaren 27ko 383/2019 Ebazpenaren bidez, dei egin da, Barrualde-Galdakao ESIan, Kudeaketa Sanitarioko atalburu lanpostua lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori argitaratu zen, BOEn (2019ko irailaren 20koa), EHAAn (2019ko irailaren 17koa), eta Osakidetzaren web orrian.

2.– Deialdi-ebazpen hori dagokien aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu zen hurrengo egunetik hasita, 15 egun balioduneko epearen barruan aurkeztu zuen eskaera interesdunak. 2019ko urriaren 11n amaitu zen epea.

3.– Balorazio Batzordeko kideen izendapena Osakidetzako web-orrian argitaratu zen, 2019ko azaroaren 5ean.

4.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta eskatzaileak bete beharreko baldintzak aztertu ondoren, Osakidetzaren web orrian argitaratu zen (2019ko urriaren 28koa) onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda.

5.– Erreklamazioak aurkezteko epea behin amaituta, ez zela bat bera ere aurkeztu, behin betiko zerrendak onartu ziren (2019ko azaroaren 4koa).

6.– Behin betiko zerrendak, kudeaketa proiektuaren memoria jendaurrean jartzeari buruzko iragarpenarekin batera, argitaratu ziren Osakidetzako web-orrian, 2019ko abenduaren 5ean eta 13an. Era berean, deialdi hori jakinarazi zitzazion hautagaiari.

7.– Kudeaketa proiektuaren memoria jendaurrean jarrita izan, eta Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabidea baloratuta (2019ko abenduaren 4koa), baita dagokion izendapen-proposamena eginda ere (2019ko abenduaren 4koa); eta David Cantero Gonzalez jaunak dauzkan ezagutza akademikoak eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da berori izendatzea Kudeaketa Sanitarioko atalburu lanposturako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen maiatzaren 27ko 380/2019 Ebazpenaren 7. oinarriak ezartzen duela Gerentzia Zuzendaritzak Ebazpena emango duela, egindako proposamena ikusita, eskainitako lanpostua betetzeko edo deialdia hutsik uzteko.

2.– Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/97 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena, eta azaroaren 11ko 255/97 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena, bereziki zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. atalak jasotakoak, eta aplikatu beharreko arauei buruzkoak.

Aurreko guztia aintzat harturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– David Cantero Gonzalez jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIko Kudeaketa Sanitarioko atalburu, aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin; Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2020ko urtarrilaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen dela, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Era berean, izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere, gerta liteke kargutik kentzea, aurretiaz kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-arrazoiak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, jakinarazpena jasotzen den hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Galdakao, 2019ko abenduaren 4a.

Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala