Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2019ko abenduaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5794

IRAGARKIA, 2019ko azaroaren 27koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboari buruzko ebazpenak jakinaraztekoa.

Aipatutako ebazpena aurrez aurre jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan ager daitezke (Kale Nagusia 85, 1. solairua, 48011 Bilbao), ebazpenak zer dioten jakiteko, bost eguneko epean; bestetik, BOEn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epea izango dute gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitzako sailburuordeari.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2019ko azaroaren 27a.

Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala