Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2019ko abenduaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5787

ERABAKIA, 2019ko azaroaren 25ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gerentearena, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak argitaratzeko dena.

Gerentziaren 2014ko martxoaren 6ko Erabakiaren bidez argitaratu egin ziren unibertsitate honetako administrazio eta zerbitzuetako pertsonal funtzionario eta laboralaren lanpostuen zerrendak eta behin-behineko pertsonalarentzat gordetako lanpostuen zerrenda (2014ko martxoaren 18ko EHAA).

Inoiz indarrean egon diren lanpostuen zerrenda guztietan aldaketak egin behar dira etengabe, indarreko prozedurekin bat etorrita tramitatu eta aldeko erabakiaz burutu diren aldaketak jasoko badira bertan, hau guztiau Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 legearen 16. artikuluan aurreikusten dena bete dadin.

Adierazitakoa kontuan hartuta, Gerentzia honek, Gobernu Kontseiluak 2019ko azaroaren 5ean egin zen bileran gaia aztertu eta aldaketak onartu ondoren, eta Errektorearen 2017-01-25eko Erabakiaz emandako ahalmenez baliatuz, ondokoa

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren lanpostuen zerrendei egindako aldaketak, erabaki honen eranskinean jasota daudenak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuak izan daitezela xedatzea.

Bigarrena.– Aldaketa hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunean hasiko dira ondorioak sortzen (salbu lehenengo puntuan aurreikusitako lanpostuen sorrerak, 2020ko urtarrilaren 1ean hasiko baitira ondorioak sortzen). Aldaketon aurka interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Euskal Herriko Justizi Auzitegi Gorenean, bi hilabeteko epean, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Leioa, 2019ko azaroaren 25a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala