Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2019ko abenduaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5778

ERABAKIA, 2019ko azaroaren 29koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, 2019ko uztailaren 16ko erabakiak (2019ko abuztuaren 2ko EHAA) «Biokimika eta Biologia Molekularra» jakintza arloan unibertsitateko doktore ikertzaile iraunkorraren kategoriaz deitutako plaza bat bete gabe uzteko.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2019ko uztailaren 16ko erabakiaren bidez (2019ko abuztuaren 2ko EHAA), lehiaketarako deialdi publikoa deitu zen doktore ikertzaile iraunkorraren kategoriako honako plaza honetara sartzeko:

Lanpostuaren zk.: 2. Kodea: IDPTCL1 – D00042-5. Kategoria: Doktore ikertzailea. Jakintza arloa: Biokimika eta Biologia Molekularra. Saila: Biokimika eta Biologia Molekularra. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Ikertzaile profila: «Proteinen Tranlokazio Biofisika» eta «Proteinen banakako molekulen sekuentziazioa».

Bigarrena.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2019ko irailaren 30eko erabakiaren bidez, onartu eta argitara eman zen aipatutako plazara sartzeko lehiaketara onartu eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrenda, ***0152** zenbakiko NANa duen lehiakide bakarra kanporatuta, deialdiko oinarrietan zehaztutako baldintzak ez betetzeagatik.

Hirugarrena.– Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak eskumena du erabaki hau emateko, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2017ko urtarrilaren 25ean gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko, eta eskumenak eskuordetzeko emandako erabakiak (otsailaren 3ko EHAA) eskumenak eskuordetuta.

Horregatik guztiagatik, honako hau

ERABAKI DUT:

Adieraztea goian aipatutako doktore ikertzaile iraunkorraren kategoriako plaza betetzeko lehiaketa prozedura amaitu eta plaza bete gabe utzi dela.

Honen berri ematen da jakin dadin.

Leioan, 2019ko azaroaren 29an.

Errektorea.
E (Errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena (2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala