Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2019ko abenduaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5766

EDIKTUA, 127/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Nik, Cristina Suarez Prieto andreak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik:

Honen fede ematen dut:

Epaitegi honetako Rebeca del Campo Diez magistratuak 120/2019 epaia eman du, 2019-10-11n, 127/2018 prozedura arruntean.

Harald Bohnert Veeser demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago epaitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Getxon, 2019ko urriaren 11n.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala