Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2019ko abenduaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5751

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 4koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Bulego Fiskalean «goi-kargudunaren idazkariaren» lanpostu bat izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa.

2019ko irailaren 30eko Ebazpenaren bidez (2019ko urriaren 15eko BOE; 2019ko urriaren 18ko EHAA), deialdi bat iragarri zen, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioentzat zuzendua, «goi-kargudunaren idazkari» lanpostu bat izendapen askez betetzeko.

Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen Sarrerari, Lanpostu Hornidurari eta Lanbide Sustapenari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, eta hautagairik aurkeztu ez denez:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Izendapen askeko deialdia ebaztea, eta bete gabe uztea, ez baita hautagairik aurkeztu.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Justiziako sailburuordeari.

Gorako errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabetera oraindik ez bada ezer ebatzi, ulertu ahal izango da ez dela errekurtsoa onartu, eta administrazio-bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 4a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

MARÍA ISABEL GABRIEL BELLIDO.


Azterketa dokumentala