Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2019ko abenduaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5745

IRAGARKIA, 2019ko azaroaren 26koa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita desjabetze-espediente batean emandako balio justuen kontsignazioa.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoari jarraituz, ezin izan denez beste baliabide batzuen bidez egin, ezin izan baita ordaindu 18 zenbakiko finkari dagokion balio justua, ezta 14 zenbakiko balio justuaren zati bat ere –«Txingudi Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua, Zaldiferra eta Bekoerrota, Hondarribia» deritzon desjabetze-espedientekoak biak–, honen bidez jakinarazten da EAEko Gordailuen Kutxa Nagusian kontsignatu dela proiektu horren eraginpeko erreferentzia-finkaren gaineko afekzioaren balio justuaren zenbatekoa, eta hor geratuko dela eskuragarri; izan ere, bakoitzari bere zatia emango zaio eskatu eta titulartasuna egiaztatzeaz batera.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 26a.

Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala