Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2019ko abenduaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5739

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 53/2019 judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Ignacio Ginés Ortiz Casabán-ek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honen fede ematen dut:

Delitu arinen gaineko 53/2019 judizioan, 2019-05-22an, epaia eman du epaitegi honetako Maria Gabriela Irazusta Zubimendi epaileak. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

Francisco Javier Ahedo Ortega jauna absolbitzen dut prozedura honen xede diren egitateetatik, eta Yolanda Ortega Sanchez andrea kondenatzen dut, erantzule kriminal den aldetik, maula delitu arinengatik (delitu hori ZKaren 248. artikuluan ezartzen eta zigortzen da, 249.1 artikuluari lotuta) hilabetean zehar eguneko lau euroko isuna ordaintzera, eta isunaren kuota bi ordaintzen ez dituen bakoitzean egun bateko askatasun-gabetzea erantzukizun pertsonal subsidiario gisa.

Halaber, Yolanda Ortega Sanchez kondenatzen dut Itsaso Linazasoro Iturgaiz andreari 90 euro ordaintzera, eta prozesuaren kostuak ordaintzera.

Segidako pertsona aurkitu ezin izan dugunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia.

Jakinarazten zaion pertsona: Francisco Javier Ahedo Ortega jauna.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean; errekurtso hori epaitegi honetan jarri beharko da.

Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa organo honetako bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Irunen, bi mila eta hemeretziko urriaren hogeita bian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala