Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2019ko abenduaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5694

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 27koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bitartez erabakitzen baita jendaurreko informazioaren izapidea egitea FCC Medio Ambiente SA enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa Donostian bermikonpostaje-instalazioa jartzeko.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzeko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren xedea da: atmosfera, ura eta lurzorua ez kutsatzea, edo, hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, eta, hori lortzeko, helburutzat harturik ingurumen osoaren babes-maila handia, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzeko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, ingurumen-baimen integratua behar da I. eranskinean aipatutako jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko; izan ere, ingurumeneko baimen integratuaren helburua da: behar diren baldintza guztiak ezartzea berma dadin araua bete behar duten instalazioek arauaren xedea beteko dutela. Eta, horretarako, prozedura bat gauzatuko da, non bermatuko baita baimen hori ematen parte hartu behar duten administrazio publiko guztien koordinazioa, izapideak arintzearren eta partikularren karga administratiboak gutxitzearren.

Kontuan hartu da ingurumen-organo honetan hasi direla ingurumen-baimen integratua lortzeko izapideak, Donostian bermikonpostaje-instalazioa jartzeko FCC Medio Ambiente SA enpresak aurkeztutako proiekturako, eta proiektua badagoela adierazita Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren I. eranskinean, zeina abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsi baitzuen.

Ingurumen-baimen integratua eskuratzeko aurreikusitako prozeduraren arabera, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak aurkeztu ostean, jendaurreko informazioaren aldia ezarri behar da, gutxienez 30 egunekoa.

Hauek ikusi dira: 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteko Lege Orokorra; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzekoa; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzekoa; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; eta aplikatu beharreko gainerako araudi orokorrak eta berariazkoak. Eta, horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurreko informazioaren izapidean jartzea ingurumen-baimen integraturako proiektu teknikoa –Donostian bermikonpostaje-instalazioa jartzeko, FCC Medio Ambiente SA enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa–, 30 egun balioduneko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

Bigarrena.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz), eta Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Saileko Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuan ere (Intxaurrondo 70, 2. solairua, Donostia).

Halaber, herritarrek agiri horiek irispidean izan ditzaten, espediente hori Donostiako Udalari bidaliko zaio, jendaurreko informazio-aldian erakutsi dezan.

Halaber, proiektua eskura izango dute herritarrek Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren taulan (https://euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 27a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala