
236. zk., 2019ko abenduaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (268 KB - 4 orri.)
- EPUB (270 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5692
EBAZPENA, 2019ko azaroaren 18koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza-eskaerak. Agindu horren bidez, oinarriak onartzen dira laguntza ekonomikoak emateko EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten, eta 2019. urterako deialdia egiten da. Dirulaguntzen lehenengo lerroa: immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak.
AURREKARIAK
1.– Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez (2019-08-30eko EHAA, 164. zk.), oinarriak onartzen dira laguntza ekonomikoak emateko EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten, eta 2019. urterako deialdia egiten da. Zehazki, agindu horren II. kapituluak dirulaguntzen lehenengo lerroa arautzen du: immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak.
Agindu horren 15 artikuluak ezartzen du 381.920,00 eurokoa dela aurrekontu-kreditua, EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko dirulaguntzak emateko dena.
2.– 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren 14. eta 16. artikuluetan zehaztuta dago finantzaketa publikoa jasotzeko zer betekizun eta baldintza bete behar dituen eskatzaileak, bai eta zein diren esleipen-irizpide espezifikoak ere.
3.– Lehenengo eranskinean aipatzen diren EAEko toki-erakundeek, tokiko organismo autonomoek eta tokiko merkataritza-sozietateek laguntzak eskatu dizkiote Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzari, immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu ahal izateko.
4.– 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren 4. artikuluarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak, 2019ko urriaren 18an bilera eginik, ebazpen-proposamen bat prestatu zuen, laguntza-lerro horretan aurkeztutako eskaeren inguruan, aurreko araudia kontuan harturik.
Ikusi da Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzaren Balorazio Batzordeak prestatutako txosten teknikoa, eta lehenago aipatutako 4. artikulua betez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bigarren eranskinean aipatzen diren EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei eranskin horretan bertan zehazten diren diru-zenbatekoak ematea, immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu ahal izateko laguntza gisa.
Bigarrena.– Onartutako dirulaguntza bi epetan ordainduko da: % 70, 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren 10.a) artikuluan ezarritako epea bukatu ondoren, berariaz ukorik egiten ez bada, eta justifikatu ondoren egikaritu eta egiaztatu egin dela gutxienez diruz lagundutako ekintzen % 70i dagokion gastua: gainerako % 30a, 2020ko ekitaldian, justifikatu ondoren 2020ko martxoaren 31 baino lehenago justifikatzeko zeuden gainerako ekintzak, hurrengo puntuetan ezarritakoari jarraikiz.
Hirugarrena.– Erakunde onuradunak berariaz adierazi behar du Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren babesa duela, diruz lagundutako jardueren zabaltzea, hedatzea, edo, hala badagokio, argitaratzea dakarten diruz lagundutako jarduera guztietan.
Laugarrena.– Gastuak justifikatzeko, jatorrizko dokumentu egiaztatzaileak aurkeztu behar dira, edo salbuespen gisa, dokumentu horien kopia konpultsatuen bidez egin daiteke, edo erakunde publikoan fede publikoa duen pertsonak emandako ziurtagiri baten bidez. Azken kasu horretan, ziurtagiriak adieraziko ditu kontratatutako immigrazio-teknikariaren zenbakia eta lanbide-kategoria, eta harremanaren ondoriozko kostu ekonomikoa, bai eta garatutako ekintzen kostua ere, 2019. urteari dagokionez betiere.
Bosgarrena.– Dirulaguntza justifikatzeko bidalitako dokumentuak aztertu ondoren, gainfinantzaketagatik edo eskatutako faktura guztiak ez aurkezteagatik dirulaguntzaren bigarren ordainketaren kopurua murriztu behar bada edo jasotako diru guztia edo zati bat itzuli behar bazaio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, Gizarte Politiketako sailburuordearenak banakako likidazio-ebazpen bat eman beharko du, eta, hala badagokio, bi hilabeteko epea emango du, ebazpena jasotzen den egunetik hasita, dagokion diru-itzulketa egiteko.
Seigarrena.– Dirulaguntzak eta erakunde onuradunak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 18a.
Gizarte Politiketako sailburuordea,
LIDE AMILIBIA BERGARETXE.
RSS