
236. zk., 2019ko abenduaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5691
AGINDUA, 2019ko azaroaren 25ekoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita 2019. urteko «Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria».
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko irailaren 18ko Aginduarekin bat etorriz (agindu horren bidez, 2019. urteko «Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria» egiteko deialdia onartzen da; 2019ko irailaren 26ko EHAA, 183. zk.), eta epaimahaiak 9. oinarria aplikatuz egin duen proposamena aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2019. urteko «Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria» Zanbranako udalerriak aurkeztutako «Envejecer no es sinónimo de perder calidad de vida» proiektuari ematea.
Irabazleari 3.000 euroko txeke bat emango zaio, saritutako erakundeko hiru pertsonak bisita bat egin dezaten lagunkoitasun-jardunbideak gauzatzen dituen erakunde batera, 2019ko iraileko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz. Saria beren-beregi horretarako antolatutako jendaurreko ekitaldi batean emango da.
Bigarrena.– Bi accesit ere ematen dira, praktika hauei:
«Invisible Beauty», Ai Do Project delakoak aurkeztua.
«Programa intergeneracional», Bizi – Ispasterko nagusiak elkarteak aurkeztua.
Hirugarrena.– Saritutako erakundeak idatziz eta beren-beregi adierazi beharko du saria onartu egiten duela, esleipen-ebazpena argitaratu eta 3 egun naturaleko epean. Horretarako, oinarri hauen IV. eranskinean jasotako eredua erabili beharko du, zeina Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean baitago.
Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 25a.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.
RSS