Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2019ko abenduaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5683

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita lehorretik itsasorako isurketa bat egiteko baimena eskatzeko espedientea, Ondarroako Udaletik eratorritako industriako hondakin-urak isurtzeko dena.

Espedientearen kodea: VTM-B-2018-0003.

Eskatzailea: Ondarroako Udala.

Jarduera: Administrazio publikoaren jarduera orokorrak.

Jardueraren kokapena: Musika Enparantza z/g, Ondarroa (Bizkaia).

Ingurune hartzailea:

1. isurketa: Artibai itsasadarra.

Isurketa-gunea (UTM koordenatuak (ETRS89)).

1. isurketa: X= 546.289; Y= 4.796.584.

2. isurketa: X= 546368; Y= 4.796.551.

Isurketa-mota eta bolumena: hiriko uren antzekoak diren hondakin-urak.

1. isurketa: 9.393 m3 urtean.

2. isurketa: 6.386 m3 urtean.

Hori guztia orok jakin dezan jakitera ematen da, eta hala jarraituko du hogei (20) eguneko epean, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluan (irailaren 23ko EHAA), isurketak kalteak eragiten dizkiela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulego honetan (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 Bilbao). Bertan, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 18a.

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala