Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2019ko abenduaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

SEGURTASUN SAILA
5610

AGINDUA, 2019ko azaroaren 28koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita agindu bat, hain zuzen ere, garatzen duena nola bete behar diren erregistro-betebeharrak eta Ertzaintza informatzeko betebeharrak objektu erabiliak salerosi edo konpontzeari dagokionez, plataforma digitalak barnean hartuta.

Segurtasuneko sailburuaren 2019ko uztailaren 24ko Aginduaren bidez garatzen da nola bete behar diren erregistro-betebeharrak eta Ertzaintza informatzeko betebeharrak objektu erabiliak salerosi edo konpontzeari dagokionez, plataforma digitalak barnean hartuta. Agindu horretan, hilabete bateko epea ezartzen da, argitaratzen denetik, indarrean hasteko, eta hiru hilabetekoa, egun horretatik hasita, betebeharrak dituzten establezimenduak egokitu daitezen haren aurreikuspenetara (epe hori 2019ko abenduaren 7an betetzen da).

Betebehar horien gai diren sektore eta establezimenduen ugaritasunak eta egiten diren eragiketen kopuruak agerian utzi dute egokitzapen horrek praktikan duen konplexutasuna, bai betebehar horiek zorrotz betetzeko, bai geroago administratiboki kontrolatzeko.

Horregatik, eta betebehar horiek dituzten subjektuek adierazitako zailtasunei kasu eginda, erabaki da Aginduaren eskakizunetara egokitzeko betebehar horiek dituzten subjektuei emandako epea luzatzea, eta erregistro-betebeharrak eta informatzeko betebeharra aurreikusitako eran betetzea; horrela, arrazoizko denbora-tarte bat izango dute egin beharreko aldaketak egiteko, Agindu honetan aipatzen diren betebeharrak betetzeko era aplikatu beharra izan aurretik.

Hori dela eta, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aldatzea Segurtasuneko sailburuaren 2019ko uztailaren 24ko Agindua, zeinaren bidez garatzen baita nola bete behar diren erregistro-betebeharrak eta Ertzaintza informatzeko betebeharrak objektu erabiliak salerosi edo konpontzeari dagokionez, plataforma digitalak barnean hartuta.

Segurtasuneko sailburuaren Agindu horren xedapen iragankorra honela geratzen da:

«XEDAPENA IRAGANKORRA

Agindu honetan aipatzen diren establezimenduek 2020ko ekainaren 1era arteko epea izango dute, aginduan aurreikusitakoetara egokitzeko.»

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 28a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala