Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2019ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

INDARGABETUTAKO XEDAPENA

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5592

35/2019 DEKRETUA, azaroaren 22koa, Lehendakariarena, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Maiatzaren 27ko 8/1994 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanei buruzkoak, 12. artikuluan Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea sortu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen aholku-organo gisa, eta apirilaren 11ko 234/1995 Dekretuak, bestalde, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako organoak arautu zituen. Dekretu horren 7. artikuluak Lehendakariari eman dio Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak eta ordezkoak izendatzeko ahalmena, lau urterako, nahiz eta epea luza daitekeen. Kide horiek batzordean ordezkatuta dauden erakundeek aldez aurretik aukeratuko dituzte.

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak urriaren 21eko 21/2014 Dekretuaren bidez izendatu ziren azkenengo aldiz.

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen lau urteko agintaldia amaituta eta beharrezko proposamenak eginda, egokia da organo hori osatzen duten kideak berriro izendatzea, lau urteko beste denboraldi baterako.

Hori dela eta, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen osoko bilkura osatzen duten kideak izendatzea:

Batzordeburua: Iñigo Urkullu Renteria jauna, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria.

Batzordeburu ordea: Maria Angeles Elorza Zubiria andrea, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.

Idazkaria: Gorka Alvarez Aramburu jauna, Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria.

Batzordekideak:

Maria Ainhoa Ondarzabal Izaguirre andrea, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Industria arloko ordezkaria.

Yurdana Burgoa Valtierra andrea, Ogasun eta Ekonomia Saileko Ogasun arloko ordezkaria.

Jose Ignacio Bañuelos Ibáñez jauna, Hezkuntza Saileko Hezkuntza arloko ordezkaria.

Pedro Jauregui Fernández jauna, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitza arloko ordezkaria. Ordezkoa: Pablo García Astrain jauna.

Isabel Muela García andrea, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritza arloko ordezkaria.

Gregorio José Zurro Tobajas jauna, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo arloko ordezkaria.

Irene Larraza Aizpurua andrea, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura arloko ordezkaria.

Mikel Unzalu Hermosilla jauna, Lan eta Justizia Saileko Lan eta Gizarte Segurantza arloko ordezakaria. Ordezkoa: Joaquín Díaz Arsuaga jauna.

Nerea Melgosa Vega andrea, Arabako Foru Aldundiko ordezkaria.

Koldo Atxutegui Ajuria jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaria. Ordezkoa: Asier Alea Castaño jauna.

Sebastián Zurutuza Mujika jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria.

Angela Eguía Liñero andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko udalen ordezkaria.

Jone Berriozabal Boveda andrea, Eusko Legebiltzarreko ordezkaria.

Jasone Aguirre Garaitaonandia andrea, Eusko Legebiltzarreko ordezkaria.

Jon Zárate Sesma jauna, Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkaria.

Unai Lauzirika jauna, euskal etxeetako ordezkaria. Ordezkoa: Aingeru Merlo jauna.

Jean Flesher jauna, euskal etxeetako ordezkaria. Ordezkoa: Julen Ruiz de Azua jauna.

M.ª Aranzazu Anitua andrea, euskal etxeetako ordezkaria. Ordezkoa: Juan Pedro Arín jauna.

Sagrario Aleman Astitz andrea, Euskaltzaindiko ordezkaria.

2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe geratzen dira Lehendakariaren dekretu hauek: 21/2014, urriaren 21ekoa; 6/2017, otsailaren 23koa; 20/2017, uztailaren 17koa; 3/2018, urtarrilaren 23koa; eta 5/2018, martxoaren 22koa.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko azaroaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala