230. zk., 2019ko abenduaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (240 KB - 1 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5574
2175/2019 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari kudeatzailearena. Honen bidez, aldi baterako izendatzen da María Dolores Martínez García andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Farmaziako Atal Sanitariako buru, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.
Arabako ESIko zuzendari kudeatzailean urtarrilaren 21eko 80/2019 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIn Farmaziako Atal Sanitariako buruaren lanpostua lehiaketaren bidez betetzeko.
Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabidea baloratu du, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta María Dolores Martínez García andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba ESIko Farmaziako Atal Sanitariako buru.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– María Dolores Martínez García andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESI-ko Farmaziako Atal Sanitariako buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2019ko abenduaren 1a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunei eta Arabako ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 21a.
Araba ESIko zuzendari Gerentea,
JESUS LARRAÑAGA GARITANO.