Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2019ko abenduaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5562

ERABAKIA, 2019ko azaroaren 6koa, Osasuneko sailburuaren 2019ko irailaren 10eko Aginduaren bidez izendatutako balorazio-batzordearena, egindako deialdiko farmazia-bulegoa esleitzeko Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean.

Osasuneko sailburuaren 2019ko ekainaren 14ko Aginduaren deialdiko farmazia-bulegoaren titulartasuna eskuratzeko eskabideak baloratzen dituen batzordeak erabaki hau hartu du 2019ko azaroaren 6an egindako bilkuran:

Lehenengoa.– Onartzea agindu horren bidez irekitako prozeduran parte hartu dutenek lortutako puntuazioen behin-behineko zerrenda (eranskinean).

Bigarrena.– Lehiakide batzuen izenekin batera agertzen den zenbakizko kodeak honako hau esan nahi du:

(1) – Farmazia-bulegoetan, autonomoen araubidean izandako lan-jardun kotizatua ez da egiaztatu behar beste.

Hirugarrena.– Hamar eguneko epea ematea interesdunek beharrezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez diezazkioten balorazio-batzordeari, Farmazia-bulegoak sortzeko, lekuz aldatzeko, ixteko eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Aurreko paragrafoan ezarritako epean, zenbakizko kodeak adierazten duen dokumentazioa aurkeztu ez duten interesdunei behin-behineko puntuazioa gutxituko zaie, behar bezala egiaztatu ez duten horretan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 6a.

Balorazio-batzordeko burua,

TERESA FERNANDEZ DE CASTRO AGUIRREZABAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala