
228. zk., 2019ko azaroaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (199 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5530
191/2019 DEKRETUA, azaroaren 26koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2019ko azaroaren 26an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau:
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Miren Itziar Liceaga Romero andrea Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendari izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2019ko abenduaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko azaroaren 26an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
RSS