Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2019ko azaroaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5528

189/2019 DEKRETUA, azaroaren 26koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2019ko azaroaren 26an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau:

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Elixabete Echanove Landajuela andrea Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendari kargutik kentzea, beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2019ko azaroaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko azaroaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala