
228. zk., 2019ko azaroaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5527
188/2019 DEKRETUA, azaroaren 26koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordea kargutik kentzea xedatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2019ko azaroaren 26an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau:
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Pedro Luis Bazaco Atucha jauna Erakunde Harremanetarako sailburuorde kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2019ko azaroaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko azaroaren 26an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
RSS