227. zk., 2019ko azaroaren 28a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
TALLERES ELECTROMECÁNICOS LEM. S. COOP. PEQUEÑA
5526
IRAGARKIA, likidazio-egoeran dagoen Talleres Electromecánicos Lem, S. Coop. kooperatiba txikiaren likidatzeari buruzkoa.
2019ko urriaren 7an, 19:00etan, egin zen likidazio-egoeran dagoen Talleres Electromecánicos Lem, S. Coop. kooperatiba txikiaren ezohiko batzar orokorra. Kooperatibako kide guztiek parte hartu zuten batzarrean, eta honako erabaki hauek hartu zituzten:
«Aho batez onartzea likidazio-egoeran dagoen Talleres Electromecánicos Lem, S. Koop. ondare-egoeraren azken balantzea».
«Sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua onartzea, Euskadiko kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoa betez egin dena. Horren arabera:
Emaitza ez da positiboa eta, ondorioz, ekarpenak ezin dira itzuli. Horrela ezartzen da Euskadiko kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan».
Batzarraren akta bertan izan ziren kide guztiek onartu zuten, eta likidatzaileak sinatu zuen, batzarra amaitu zenean.
Jasota geratzen da aipaturiko erabakien dokumentazioa interesdunen esku dagoela kooperatibaren egoitza sozialean, horrela xedatzen baita Euskadiko kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 95.2 artikuluan.
Oiartzun, 2019ko urriaren 7a.