Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2019ko azaroaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5486

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita espedientearen instrukzio-egileak 20/2019 zehapen-espedientean emandako ebazpen-proposamena.

Ebazpen horren berri ohiko moduan jakinarazi nahi izan zaio X1995350P AIZaren titularrari, baina ez da lortu. Pertsona hori Bar Onopko izeneko establezimenduaren arduraduna da, eta taberna hori Gasteizko Legutianoko Atea kaleko 26an dago. Hori dela eta, jakinarazpena egiteko, iragarki hau argitaratzen da.

Horrenbestez, jakinarazten zaio zehapen-espedientea ebazteko ebazpen-proposamena hartu dela 2019ko irailaren 16an, osasun-arloko balizko arau-hauste bat (tabakoa) egin baita.

Legezko ohartarazpenak:

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko 1998ko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 36.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, adierazten zaio 15 egun balioduneko epea duela, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, bidezkotzat jotzen diren alegazioak, dokumentuak eta informazioak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki ikusten diren frogabideak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango du Osasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Gasteiz).

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 15a.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala