Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2019ko azaroaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5481

EDIKTUA, titulu ez-judiziala betearazteari buruz apelazioan bideratutako 2439/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia – Bigarren Sekzioa – Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Errekurtsoa: 2439/2018, autoen apelazio-errekurtsoa (2000ko PZL).

Alderdi apelatzailea: Banco Santander SA.

Demandatua: Constantin Becheanu.

Gaia: titulu ez-judiziala betearaztea.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:

«Ezesten da Banco Santander SAren ordezkariak aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa Tolosako Lehen Auzitegiko Epaitegiak 2019ko urtarrilaren 4an eman zuen autoaren aurka. Horrenbestez, oso-osorik berresten da ebazpena. Alderdi apelatzaileari ezartzen zaizkio eragindako kostuak.

Jatorriko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Ebazpen hau irmoa da, eta, haren aurka, ez dago errekurtsorik aurkezterik».

Constantin Becheanu demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi da, 2019ko urriaren 2ko autoa jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Donostia, 2019ko urriaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala