Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2019ko azaroaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5480

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasun gabeko prozeduraren apelazioan bideratutako 890/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasun gabeko prozedurako 890/2019 apelazio-errekurtsoa (PZL 2000).

Alderdi apelatzailea: Mercedes Franco del Pozo.

Alderdi apelatua: Fiskaltza.

Demandatua: Hugo Spencer Koper Pennington.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Nik, Carolina Garcia Gonik, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 4. Sekzioko Justizia Administrazioaren letraduak,

Jakinarazten dut: 2019ko irailaren 11n epaia eman da, 890/18 zenbakiarekin erregistratutako apelazio-erroiluan. Interesdunek bulego judizial honetan dute kopia bat, eskura, oso-osorik haren berri izan dezaten.

Hugo Spencer Koper Pennington-i legeak agindu bezala jakinarazteko balio dezan, ediktu hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitaratzea erabaki da, 2019-09-11ko epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulegoan.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko azaroaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala