Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2019ko azaroaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5477

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 19koa, Industriako sailburuordearena, 2019ko ekitaldiko aurrekontu-kredituaren gehikuntza argitaratzeko dena, zeinaren xedea baita krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ematea –Bideratu Berria programa–.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 17ko Aginduak arautzen du Bideratu Berria programa. Programa horren bidez, krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dira (2017ko urriaren 24ko EHAA, 203. zk.).

2019ko apirilaren 15eko Ebazpenaren bidez argitaratu da krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzen 2019ko deialdia (2019ko maiatzaren 6ko EHAA, 83. zk.), eta, xede horretarako, 2.400.000,00 euro bideratu ditu ebazpen horrek.

Aipatutako ebazpenaren 2. artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera, deialdi honen kargura gehienez jota eta guztira emango diren dirulaguntzen zenbatekoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, hau da, 2.400.000,00 eurotik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa. Horrez gain, argitara emango da deialdi hau ebazteko aurrez ikusitako kreditua eguneratzen edo aldatzen bada.

Azaldutakoa dela bide, krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituen Bideratu Berria programan aurkeztu diren eskabideetatik ahalik eta kopuru handienari erantzun ahal izateko, ekitaldi honetan hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2019ko apirilaren 15eko Ebazpenean kontsignatutako aurrekontu-kreditua 2.150.000,00 euro handitzea argitaratzea. Ebazpen horren bidez argitaratu zen krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzen deialdia, 2.400.000,00 euroko diru-kopuruarekin. Ondorioz, guztira, 4.550.000,00 euro bideratuko dira 2019ko ekitaldiko Bideratu Berria programara.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 19a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala