Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2019ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5454

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2019ko uztailaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2019-2021eko dirulaguntzen deialdia argitaratzen da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzearen ondorioz agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akatsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2019ko uztailaren 4ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2019-2021eko dirulaguntzen deialdia argitaratzen da). Ebazpena 2019ko uztailaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 135. zenbakian. Eta honela zuzenduko da:

– I. eranskinean, 2019/3464 (36/26) orrialdean, Bizkaiko 4. ibilbidean (Iturgintza+elektrizitatea), A eta B blokeetako praktika-orduak eta zeharkako konpetentzien orduak zuzendu behar dira. Honela:

Honela dio:

(Ikus .PDF)

Honela esan behar du:

(Ikus .PDF)

– I. eranskinean, 2019/3464 (36/30) orrialdean, Gipuzkoako 3. ibilbidean (Iturgintza+elektrizitatea), A eta B blokeetako praktika-orduak eta zeharkako konpetentzien orduak zuzentzen dira, horrela:

Honela dio:

(Ikus .PDF)

Honela esan behar du:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 8a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.


Azterketa dokumentala