Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2019ko azaroaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5425

AGINDUA, 2019ko azaroaren 13koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2019ko urriaren 29ko Agindua, nekazaritza, arrantza eta elikadurako sektorearen arlo zientifiko eta teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaile eta teknologoak prestatzeko 2020ko laguntzetarako deialdia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko urriaren 29ko Aginduaren testuan (2019ko azaroaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 214. zk.). Agindu horren bitartez, nekazaritza, arrantza eta elikadurako sektorearen arlo zientifiko eta teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaile eta teknologoak prestatzeko 2020ko laguntzetarako deialdia egiten da. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Zazpigarren ebazpen-zatiaren 2. apartatuan, 2019/5176 (15/4) orrialdean,

honela dio:

«2.– Teknologoak.

Teknologoak prestatzeko laguntzek 14.000 euroko dotazio ekonomikoa izango dute urteko, bai eta Gizarte Segurantzaren kuota ere. Orobat, onuradunek laguntza osagarri bat ere jaso ahalko dute (laguntza bakoitzeko, gehienez, 1.000 euro gehiago eskuratu ahalko dituzte urtean), aldez aurretik justifikatuta, kongresu zientifikoetan edo lansaioetan parte hartzeko, beste ikerketa-zentro batzuetan egonaldi laburrak egiteko, beste ikastaro batzuk egiteko eta abarrerako gastuak ordaintzeko. Dirulaguntza honi urtean sobera geratzen zaion zenbatekoa ondorengoari gehi dakioke.»

Baina honela esan behar du:

«2.– Teknologoak.

Teknologoak prestatzeko laguntzek 14.000 euroko dotazio ekonomikoa izango dute urteko, bai eta Gizarte Segurantzaren kuota ere. Orobat, onuradunek laguntza osagarri bat ere jaso ahalko dute (laguntza bakoitzeko, gehienez, 1.000 euro gehiago eskuratu ahalko dituzte urtean), aldez aurretik justifikatuta, kongresu zientifikoetan edo lansaioetan parte hartzeko, beste ikerketa-zentro batzuetan egonaldi laburrak egiteko, beste ikastaro batzuk egiteko eta abarrerako gastuak ordaintzeko.»

Lehenengo eranskinaren 1. apartatuan (Prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileentzako laguntzak), 2019/5176 (15/7) orrialdean,

honela dio:

(Ikus .PDF)

Baina honela esan behar du:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 13a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala