Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2019ko azaroaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5414

EDIKTUA, 2019ko azaroaren 12koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena (6519 kodea), zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak emandako 6519 Zehapen-ebazpena.

Ezinezkoa izan da prozedurak jakinaraztea, eta, hortaz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Horrez gainera, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela adierazitako ebazpenaren testu osoa, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.

Enpresa zehatuari ohartarazten zaio, halaber, eskubidea duela gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari. Horretarako, hilabeteko epea izango du, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Errekurtso hori garaiz eta behar bezala aurkeztu ezean, zehapenaren zenbatekoa ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez, Interneteko helbide honetan, eta beherago zehaztutako datuak emanez:

Interneteko helbidea: www.euskadi.net/nireordainketa

Proz. kodea espedientearen bilketa: 9050794.

Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.

Erreferentzia: 2019006500269.

Identifikazioa: 0130120.

Zenbatekoa: 1.250 euro.

Ordaintzeko azken eguna: 2020-01-13.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 12a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala