Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2019ko azaroaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5409

EDIKTUA, 1275/2017 exequatur-prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 1275/2017 exequatur-prozedura.

Gaia.

Demandatzailearen prokuradorea: Eva Apesteguia Rodriguez.

Judizio horretan autoa eman da 2019-10-21ean. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.

Fatma Zohra Batache demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

XEDAPENAK

Aitortzen da Tipazako Gorte Judizialak (Aljeriako Errepublika) 1143/16 dibortzio-prozeduraren sumarioan eman zuen ebazpena (2016ko ekainaren 14koa). Prozedura hartan, demandatzailea Habib Allah Khaturu Maamri izan zen, eta demandatua Fatma Zohra Batache. Horrenbestez, ebazpen horrek ondorio guztiak izango ditu Espainian.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den bezala.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Donostia / San Sebastián, 2019ko urriaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala