Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2019ko azaroaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5406

EDIKTUA, hipoteka betearazteari buruz apelazioan bideratutako 425/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Apelazio-errekurtsoa: 425/2018-N.

Jatorriko o. judiziala: Zerbitzu Erkide Prozesal eta Betearazpenekoa. Sekzio zibila. Barakaldo.

Hipoteka betearazteko autoak, 222/2018.

Errekurtsogilea: Unión de Créditos Inmobiliarios Establecimiento Financiero de Credito UCI, S.A.

Prokuradorea: Marta Arruza Doueil.

Abokatua: Alejo Sangra Inciarte.

Errekurritua: Jose Vargas Jimenez.

Autoa eman da, 2019-10-28an, aipatutako errekurtsoan, eta honela dio xedapen-zatiak:

Salak honako erabaki hau hartu du: baiesten da Unión de Créditos Inmobiliarios SAren ordezkariak aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa Barakaldoko Lehen Auzialdiko Betearazpen Epaitegiko magistratuak 2018ko maiatzaren 4an, 2018ko 222 hipoteka betearazteko autoetan, eman zuen autoaren aurka. Horrenbestez, ebazpen hori baliogabetzen da, eta ondoriorik gabe uzten da autoen largespena; betearazpenaren prozeduraren izapideek aurrera egingo dute, eta gora jotzeko errekurtso honen kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Itzul bekio errekurtsogileari errekurtsoa jartzeko gordailu gisa jarri duen zenbatekoa.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Ebazpen honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Ebazpen honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izapidetzen dugu.

Jose Vargas Jimenez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao, 2019ko urriaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala