Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2019ko azaroaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5403

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 11koa, Kulturako sailburuordearena, 2019. urtean Euskadin Kultura arloko ikuslegoa sortzeko, fidelizatzeko eta ugaritzeko proiektu eta jarduerak gauzatzeko dirulaguntzak emateko balorazio-batzordekideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.

Ikusi da 2019. urtean Euskadin Kultura arloko ikuslegoa sortzeko, fidelizatzeko eta ugaritzeko proiektu eta jarduerak gauzatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko urriaren 15eko Agindua.

Kontuan izan da agindu horren 14. artikuluak aipaturiko dirulaguntzak emateko balorazio-batzordeak ebazpen-proposamena egingo duela eta 13. artikuluak Batzorde horren kideak izendatzea eta haren osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez emango direla jasotzen duela.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak: Fernando Bayon Martin jauna, Barbara Epalza Azqueta andrea, Amaia Ispizua Guisasola andrea, Xabier Fidel Paya Ruiz jauna eta Enrique Uriarte Gonzalo-Bilbao jauna.

Idazkaria: M. Lourdes Aranguren Sudupe andrea (Kultura Sustzatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 11.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala