Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2019ko azaroaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
5397

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 11koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita noiz jarri den, Gurenet atarian, 2019ko irailaren 16ko Ebazpenaren bidez deitutako prozedurako zenbait lanposturen behin betiko atxikipenak eta zerbitzu-eginkizunak erabaki dituen Ebazpena.

Segurtasuneko sailburuordearen 2019ko irailaren 16ko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatiaren 2. atalean ezarritakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez –urriaren 3ko EHAA, 188. zk.– deialdia egiten da Ertzaintzaren karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzako Eskala Goreneko eta Betearazpen Eskalako zenbait lanpostu izendapen aske bidez behin betiko betetzeko prozedurarako –C186– eta zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedurarako –C187–); eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 14.2.d) artikuluak, apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuak aldatua, ematen dizkidan eskumenekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jakinaraztea 2019ko azaroaren 8an argitaratu dela Gurenet atarian Segurtasuneko sailburuordearen 2019ko azaroaren 8ko Ebazpena, zeinaren bidez behin betiko eta zerbitzu-eginkizunetan esleitzen baitira Ertzaintzako Eskala Goreneko eta Betearazpen Eskalako zenbait lanpostu, 2019ko irailaren 16ko Ebazpenaren bidez deitutako prozeduraren barruan (urriaren 3ko EHAA, 188. zk.), izendapen aske bidez betetzeko direnak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 11.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.


Azterketa dokumentala