
222. zk., 2019ko azaroaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5395
1375/2019 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez José Agustín Agirre Aranburu jauna hautatzen baitute Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza zuzendari lanpostua betetzeko.
Aztertua izan da Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren urriaren 3ko 1276/2019 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2019ko urriaren 17ko EHAAn (198. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira. Haren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.
Aurkeztutako agiriak ikusita, José Agustín Agirre Aranburu jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– José Agustín Agirre Aranburu jauna Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza zuzendari izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen horrek 2019ko azaroaren 13tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 8a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN LUIS DIEGO CASALS.
RSS