Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2019ko azaroaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5394

1374/2019 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jose Agustin Agirre Aranburu jauna Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko lanpostutik kentzeko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 16ko 377/2018 Ebazpenaren bidez (EHAAren 66. zenbakian argitaratutakoa, apirilaren 6an), Jose Agustin Agirre Aranburu jauna Bilbao-Basurtu ESIko zuzendari medikoa izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Jose Agustin Agirre Aranburu jauna Bilbao-Basurtu ESIko zuzendari mediko lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2019ko azaroaren 12ko lanaldia bukatzean izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Bilbao-Basurtu ESIari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 8a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala