Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2019ko azaroaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5393

2097/2019 EBAZPENA, urriaren 23koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari kudeatzailearena. Honen bidez, aldi baterako izendatzen da Laura Tomás López andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko neumologiako atalburu, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari kudeatzailean apirilaren 11ko 1243/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIn neumologiako atalburu lanpostua lehiaketaren bidez betetzeko.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabidea baloratu du, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Laura Tomás López andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Erakunde Sanitario Integratuko Neumologiako atalburu.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko, 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko, 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Laura Tomás López andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESI-ko neumologiako atalburu izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2019ko azaroaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunei eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 23a.

Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentea,

JESUS LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala