Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2019ko azaroaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5392

1330/2019 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, aldi baterako izendatzen da, erakunde horretan, Jose Ignacio Pérez Ferreiro jauna, ospitaleko larrialdietako atalburua, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

EGITATEAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen 381/2019, martxoaren 27koa, ebazpenaren bidez, Barrualde-Galdakao ESIn Ospitaleko Larrialdietako atalburua lanpostua lehiaketa bidez betetzeko dei egin da. Ebazpena hau EHAAn (2019ko ekainaren 10ekoa), BOEn (2019ko ekainaren 20koa) eta Osakidetzaren web orrian, argitaratu zen.

2.– Deialdi-ebazpen hori dagokien aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu den hurrengo egunetik hasita, interesdunek, 15 egun balioduneko epea izan du eskaerak aurkezteko, 2019ko uztailaren 11n amaitu zen epea.

3.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta parte hartzaileak bete beharreko baldintzak aztertu ondoren, Osakidetzaren web orrian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda (2019ko uztailaren 17koa) eta Balorazio Batzordeko kideek izendapena (2019ko uztailaren 27koa) argitaratu zen.

4.– Erreklamazioak aurkezteko epea behin amaituta (2019ko abuztuaren 2koa), eta ez denez bat ere aurkeztu, behin betiko zerrendak onartzen dira (2019ko abuztuaren 5ekoa), dagokion eran argitaratzeko.

5.– Behin betiko zerrendak, kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jartzeari buruzko iragarpenarekin batera, Osakidetzako web-orrian argitaratu ziren, 2019ko abuztuaren 6an. Jakinarazi zitzaien ere hautagaiei aipatu deialdia.

6.– Kudeaketa memoria-proiektua jendaurrean jarrita, eta Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabidea baloratuta (2019ko urriaren 11koa), baita dagokion izendapen-proposamena eginda ere (2019ko urriaren 11koa); eta Jose Ignacio Perez Ferreiro jaunak dauzkan ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Ospitaleko Larrialdietako atalburu, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen 381/2019, martxoaren 27koa Ebazpenaren 7.ª oinarriak ezartzen duela Kudeaketa Zuzendaritzak, egindako proposamena ikusita, proposatutako izangaia deialdian eskainitako lanpostua betetzeko izendatzeko edo deialdia hutsik uzteko ebazpen bat emango du.

2.– Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legearen 28. Artikuluaren 3. Arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena, bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. atalak jasotakoak eta aplikatu beharreko arauei buruzkoak.

Aurreko guztia aintzat harturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jose Ignacio Perez Ferreiro jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIko Ospitaleko Larrialdietako Atalburu izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. Artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2019ko azaroaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. Artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. Atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bostgarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, jakinarazpena jasotzen den hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Galdakao, 2019ko urriaren 21a.

Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala