Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2019ko azaroaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ALACANTEKO LAN ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5380

EDIKTUA, titulu judiziala betearazteko 15/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Alacanteko Lan arloko 2 zenbakiko Epaitegia.

Titulu judiziala betearazteko 15/2019 prozedura.

Demandatzailea: Juan Carlos Albertus Buades.

Demandatua: Sistema a Domicilio Sd 2000, SL.

Nik, Roman Huertas Nafriak, Alacanteko Lan-arloko 2 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honako hau jakinarazten dut:

Epaitegi honetan bideratu dira betearazteko 15/2019 prozeduraren autoak, Juan Carlos Albertus Buadesek eskatuta, Sistema a Domicilio Sd 2000, SL enpresaren aurka. 2019-06-03an dekretua eman da, eta haren xedapen-zatiak honako hau dio:

Erabakia: jarduketa hauen ondorioetarako, behin-behinean kaudimengabe deklaratzen da betearazpenpeko Sistema a Domicilio Sd 2000, SL enpresa; baina haren egoerak hobera egingo balu, ordaindu behar duen zenbatekoa bere ondasunetatik aterako litzateke. Printzipala 16.493,75 euro da.

Erregistroko idatzoharra egin da, Lan-arloko Jurisdikzioa Arautzeko Legearen 276.5 artikuluan ezarritakoa betez, betearazpenpeko alderdia behin-behinean kaudimengabe deklaratu delako dekretu honen bigarren aurrekarian azaltzen den betearazpenean.

Izapidea bideratu ostean, betearazpen hau artxibatu egingo da; baina jarduketek aurrera egingo dute behin-behinean kaudimengabea den horren egoerak hoberantz egiten badu edo ondasun berririk badu.

Jasota gera dadin, non dagoen ez dakigun Sistema a Domicilio Sd 2000, SLri jakinarazteko eta iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko ematen dut ediktu hau, bi mila eta hemeretziko ekainaren hiruan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala