Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2019ko azaroaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5371

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 5ekoa, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Hipikako Euskal Federazioaren Estatutuetan aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Hipikako Euskal Federazioa EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1986ko martxoak 21ean 64. zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.

Hipikako Euskal Federazioak, 2019ko uztailak 19an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean, bere Estatutuen artikuluak moldatzeko erabakia hartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hipikako Euskal Federazioaren Estatutuen 27.2 eta 37. artikuluen aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikuluen erredakzioa modu honetan gelditzen da:

27.2.– Zuzendaritza Batzordeko kideak berriz hautatu ahal izango dira, inolako denbora-mugarik gabe.

37.– Presidentea berriz hautatu ahal izango da, inolako denbora-mugarik gabe.

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 5a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala